Onddo hankagorri
Onddo hankagorria | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Irudi gehiago | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Boletaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Neoboletus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Neoboletus luridiformis (Rostk.) Gelardi, Simonini & Vizzini, 2014 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Onddo hankagorria (Neoboletus luridiformis, izen ohia Boletus erythropus) Boletaceae familiako onddoa da.[1] Jangarri ona, larbek ez diote erasotzen. Perretxiko zaleek ez dute jasotzen, poro gorridun onddo guztiak pozoitsuak direla uste dutelako. Zerbait toxikoa da gordinik.
Sinonimoak: Boletus luridiformis Rostk. (1844), Suillus luridiformis (Rostk.) Kuntze (1898), Boletus erythropus Pers. (1796)
Deskribapena
Kapela: 6 eta 12 (20) cm arteko diametrokoa, ganbila, haragitsua, sendoa, lehorra, likatsua ez. Gaztetan belusatua, arre iluneko kolorea erreflexu gorrixkekin edo oliba antzekoekin.
Tutuak: libreak, estu, hori-berdexkak, ebakitzean urdintzen direnak.
Tutu libreak: Oinera hurbiltzen diren tutuak, baina ukitzen ez diotenak.
Poroak: Txikiak, biribilak, gorri-purpura edo gorri-laranja kolorekoak.
Hanka: Sendoa, haragitsua, sabelduna, goialdean mehetua, sare gabea, gorri-purpuraz tantotua hondo horixkaren gainean.
Haragia: Hori-limoi kolorekoa, ebakietan berehala urdintzen da aireak ukitzean. Trinkoa, sendoa eta azkenean biguna. Zapore leuna du, ez mikatza, eta usain hautemanezina.[2]
Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Erythropus epitetoa berriz grekotik dator, gorri eta zornetik. Oinaren koloreagatik.
Jangarritasuna
Jangarri ona, ondo prestatzen bada, eta zerbait toxikoa gordinik. Larbek gutxi erasotzen diote. Kolore urdina desagertu egiten da egosten den bitartean.[3]
Nahasketa arriskua
Boletus queletii bezalako tutu gorriko beste Boletus batzuekin, oinaren oinarrian kolore gorri-ardotsua duena. Boletus luridus espeziarekin, hankan sarea duena. Boletus dupainii kapela gorriarekin eta Boletus torosus onddoarekin, non poroak lehenengo horiak diren, azkenean gorrietara pasatuz.[4]
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean. Pagadietan eta hariztietan arrunta, eta arraroagoa da koniferen artean.[5]
Banaketa eremua
Europa, Ipar Amerika.
Galeria
- Onddo hankagorria goitik ikusita.
- Onddo hankagorria azpitik ikusita.
- Onddo hankagorria albotik.
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 52 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 152 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 503 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 38 or. ISBN 282-0865-4..
Kanpo estekak
- Onddo hankagorria Errotari mikologia elkartearen webgunean
- (Ingelesez) Boletus erythropus Mycobank-en
- Datuak: Q26203718
- Multimedia: Neoboletus luridiformis / Q26203718