Antrodia serialis
Antrodia serialis | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Polyporales |
Familia | Fomitopsidaceae |
Generoa | Antrodia |
Espeziea | Antrodia serialis Donk, 1966 |
Antrodia serialis Fomitopsidaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoa: Neoantrodia serialis.
Deskribapena
Hainbat zuhaitz espezieen tamaina handiko hondar egurtsuetan usteldura marroia eragiten duen poliporazeo interesgarria da. Hondar egurtsuetan hedadura handia hartu ohi duen beix koloreko poliporazeo bat bezala aurkituko dugu mendian. Hazkunde nahiko zabala hartzen duen arren, genero bereko beste espezieekin bereiztea nahiko zaila da, eta ebaketa mikroskopikoak beharrezkoak dira bere identifikazio egokirako.[2]
Fruitu gorputza: Erresupinatua, nodularra edo efuso-erreflexua. Ertza tomentuduna edo apur bat zonatua izan daiteke, arre-marroi kolorekoa.
Jangarritasuna
Ez du interes gastronomikorik.
Nahasketa arriskua
Antrodia spp. delakoak antzeko espezieak dira. Beren artean bereiztea nahiko lan zaila da. Horregatik, prestakin mikroskopikoekin eta bibliografia espezializatuarekin burutu beharreko lana da.
Sasoia eta lekua
Hainbat zuhaitz espezieen tamaina handiko hondar egurtsuetan: Picea abies, Abies alba, Juniperus phoenicea, Juniperus oxycedrus, Castanea sativa, Fagus sylvatica...
Banaketa eremua
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Eurasia, Kaukasia, Zeelanda Berria, Australia, Uganda, Brasil, Malaysia, Indonesia, Korea, Japonia.
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ EuskalNatura.
Kanpo estekak
Autoritate kontrola |
|
---|
- Datuak: Q3444472
- Multimedia: Antrodia serialis / Q3444472