Mixel Epherre

Artikulu hau euskaltzale eta abertzaleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Epherre».
Mixel Epherre
Bizitza
JaiotzaAltzürükü, 1932ko ekainaren 12a
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
HeriotzaAltzürükü, 1999ko maiatzaren 12a (66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEnbata

Mixel Epherre[1] (Altzürükü 1932ko ekainaren 12a - ib., 1999ko maiatzaren 12a) euskaltzale eta abertzale zuberotarra zen.

Biografia

Euskararen munduan garrantzi handiagoa izan zuen Gilen Epherre euskaltzain osoaren anaiarik gazteena zen; hamaika neba-arreba ziren eta Ddiddue ere euskaltzain urgazlea izan zen.

Politikoki Enbata mugimendu abertzalea sortu zuten zazpi lagunetakoa (1963) da. Davantek aipatzen du Mixel izan zela mugimendu horretara erakarri zuena. Kide gehienen eboluzioa ezkerreko ideia abertzaleetan kokatu bazen ere, Epherre eta Mixel Labégueriek "zentrorantz" jo zuten; ürrüstoitarraren arabera beti abertzale eta guztiz euskaltzale mantendu zen.

Lanak

Oso bertsozalea zen. Idazten sotila zen bai zubereraz bai behe-nafarreraz.

Artikulu mordoa (bildu gabe daudenak) idatzi zuen zenbait kazetatan:

  • batez ere Gazte hilabetekarian 1960ko hamarkadan.
  • 1960an sortu zen Enbata aldizkarian aritu zen, geroago esan bezala izen bereko alderdiko kidea izateko.
  • Lema Ipar Euskal Herriko EAJko aldizkarian aritu zen bizitzaren azken hamarkadetan.

Davantek bere erreferentziazko antologian Urdatxeko Hartza kanta jaso zuen; Mixel Epherrek berreskuratu zuen 1981eko ekainaren 28an, Joan Batista Artxu idazleari eginiko omenaldian; Johañe anaia nagusiarekin kantatu zuen,[2] eta Euskaltzaindiaren Euskera aldizkariko 2. aldiko XXVI. zenbakian argitaratu zen.

Iturriak

Erreferentziak

  1. Epherre da forma arautua (Euskaltzaindia). Eppherre idazten du euskaraz Davantek.
  2. Johañe edo Jean-Pierre hau ez konfunditu Johañe Epherre altzaiarrarekin.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

  • Iturrietan aipatutako lehen liburua pdf.n.
  • Xiberoko kantuak diskoari buruzko oharrean aipatua.
  • Mixel Labeguerie eta Eskualtzaleen Biltzarra[Betiko hautsitako esteka] artikuluan aipatua.
  • EKEren Kantuketan erakusketaren harira.
Euskal musika
Euskal musika
Artikulu hau Euskal musika Wikiproiektuari lotuta dago. Honelako artikuluekin lagundu nahi baduzu, jo ezazu wikiproiektuaren orrira.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12263729
  • Wd Datuak: Q12263729