Yumenguan

Yumenguan
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Silk Roads: the Routes Network of Chang'an-Tianshan Corridor
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Txinako probintziaGansu
Prefektura mailako hiriJiuquan
OasiDunhuang
Koordenatuak40°21′08″N 93°51′50″E / 40.352172°N 93.863826°E / 40.352172; 93.863826
Map
Altitudea1.130 m, itsas mailaren gainetik
Arkitektura
Azalera5.967,8 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia1442-022
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Yumenguan edo Jade Atea (txinera tradizionalez: 玉門關; txinera sinplifikatuz: 玉门; pinyinez: Yùmén Guān) Txinako Harresi Handiaren mendebaldeko muturrean kokaturik zegoen pasabide bat zen, Dunhuang hiritik 80 kilometro ipar-mendebaldera.

Etimologia

Yumenguan eta Yangguan ateak ziren eremu honetako pasabide bakarrak. Guan izena "pasabide" edo "ate" bezala itzultzen den arren, "aduana" esan nahi zuen. Yu (jade) eta men (atea) direnez, Yumenguan "Jade atearen aduana" izango zen. Jade karabana guziak bertatik pasatzen zirelako ezarri zioten izen hori[1].

Beste pasabidea Yangguan zen. Yang eguzkitsua (edo hegoaldea) esan nahi du, beraz "hegoaldeko aduana" izango zen. Ate bien artean 68 kilometroko distantzia dago[1].

Historia

Erdialdeko Asia eta Han inperioa basamortuan barna ibilbide estu batek lotzen zituen, Hexi korridorea izena zuenak[2].

Jatorrizko Jade atea Han Wudi enperadoreak eraiki zuen K.a. 121 urtean[3] eta hurrengo mendeetan Txinatik ateratzen ziren jade karabanen azken posta lekua izan zen. Karabana hauek Indiara, Partiara edo Erromatar Inperioaren mugetara jarraitzen zuten beren bide luzea[1]. Negoziogizonek, militarrek eta enbaxadoreek ere hau zuten Txinako azken lekua. Zetaren Bidea ere bertatik igarotzen zenez Txinara mundu osoko kultura, erlijio eta ohiturak sartu ziren[2]. Esaten denez bide beretik iritsi ziren hainbat elikagai ere, hala nola, mahatsa, intxaurrak eta mingranak[3]. VI. mendean karabanek iparralderagoko bidea hobetsi zuten eta ate hauek funtzionalitatea galdu zutenez bertan behera gelditu ziren.

1907an Sir Aurel Stein arkeologo hungariar-britainiarrak Mogao leizeetan aurkituriko izkribuetan Yumenguan pasabidearen aipamena bazela ikusi zuen. 1944an aurkitu zuten eraikina Txinatar arkeologoek[4].

Egitura

Basamortuaren erdian dagoen eraikin errektangularra da. 10 metrotako altuerako buztinezko hormak ditu, 600 metro koadroko azalera dauka eta bi ate baino ez dira gelditzen, mendebaldekoa eta iparraldekoa. Garai batean izan zen dorrearen hondarrak baino ez dira ikusten direnak. Txinako Harresi Handiaren dorre tipikoen hondarrak ere ikusten dira, ia erabat higatuta[3].

Iruditegia

Erreferentziak

  1. a b c Hill, John E. (2015). Through the Jade Gate to Rome: A Study of the Silk Routes during the Later Han Dynasty, 1st to 2nd Centuries CE. Volume I (Revised ed.). CreateSpace.
  2. a b «Jade Gate Pass Great Wall Fort — Yumenguan, Dunhuang» China Highlights (Noiz kontsultatua: 2019-10-01).
  3. a b c «Dunhuang Yumen Pass, Jade gate pass, Gansu» www.silkroadtourcn.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-01).
  4. Bonavia, Judy; Baumer, Christoph. (2004). The Silk Road: From Xi'an to Kashgar.. Hong Kong: Odyssey Publications. ISBN 978-962-217-741-3..


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1324562
  • Commonscat Multimedia: Yumenguan / Q1324562

  • Wd Datuak: Q1324562
  • Commonscat Multimedia: Yumenguan / Q1324562


Txinako Herri Errepublika Gizateriaren ondarea Txinan Txinako Herri Errepublika

Wudang mendiak  • Antzinako Koguryo Erresumako Hiriburuak eta Hilobiak  • Suzhou hiriko lorategiak  • Dazu labar eskulturak  • Fujian Tulou  • Potala jauregia eta Jokhang, Norbulingka barne  • Harresi Handia  • Huanglong  • Hiri Debekatua eta Mukden jauregi inperialak  • Ming eta Qing dinastietako hilobi inperialak  • Jiuzhaigou harana  • Diaolou  • Lijiang  • Longmen leizeak  • Lu mendia  • Macau  • Dengfengeko monumentu historikoak Qin Shi Huangen Mausoleoa • Mogao leizeak  • Emei mendia, Leshan Buda erreldoia barne  • Huang mendia  • Qingcheng mendia eta Dujiangyan ureztatze sistema  • Sanqing mendia  • Tai mendia  • Wutai mendia  • Wuyi mendiak  • Chengde mendi egoitza • Zhoukoudian  • Ping Yao antzinako hiria  • Sichuan Panda Erraldoiaren santutegiak  • Txina Hegoaldeko Karsta  • Udako Jauregia, Pekingo Lorategi Inperiala  • Qufu, Konfuzio eta Kong familiaren tenplu eta hilerria  • Zeruko Tenplua, Eskaintza Aldare Inperial bat Pekinen  • Hiru Ibai Paraleloak Yunnanen  • Xidi eta Hongcun herrixkak • Wulingyuan  • Yin Xu • Yungang leizeak