Yolanda Bedregal

Yolanda Bedregal

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakYolanda Bedregal de Cónitzer, Yolanda Bedregal Iturri
JaiotzaLa Paz, 1916ko irailaren 21a
Herrialdea Bolivia
HeriotzaLa Paz, 1999ko maiatzaren 21a (82 urte)
Hezkuntza
HeziketaColumbia Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, dozentea eta poeta
KidetzaGesta bárbara (en) Itzuli
Izengoitia(k)Yolanda de Bolivia
Genero artistikoaolerkigintza
eleberria

Yolanda Bedregal Iturri (La Paz, 1913ko irailaren 21a – 1999ko maiatzaren 21a) poeta eta nobelagile boliviarra izan zen, Yolanda de Bolivia izenez ezagunagoa.[1]

Biografia

Juan Francisco Bedregal idazle, katedradun, errektore eta modernistaren eta Carmen Iturri Albortaren alaba izan zen. Lehen mailako ikasketak eskola publiko batean egin zituen eta batxilergoa Bakearen Institutu Amerikarrean amaitu zuen.[1] Goi-mailako ikasketak egin zituen Arte Ederren Eskolan, La Paz hirian, eta estetika ikasteko beka bat lortu zuen Columbiako Unibertsitatean, New Yorken.[1]

Boliviara itzultzean, hainbat erakundetan irakatsi zuen, besteak beste, Musika Kontserbatorioan, Arte Ederren Goi Eskolan, San Andresko Unibertsitate Nagusian eta Sucreko Benavides Akademian. Kultura Kontseilu Nazionalean eta La Pazeko Udalean lan egin zuen, eta Kulturako Ofizial Nagusia izan zen.[2]

Poeten Batasun Nazionalaren, Haur Literaturako Batzordearen eta institutu binazionalen lehendakaria eta sortzailea izan zen. Boliviako Hizkuntzaren Akademiako kide oso, Espainiako Errege Akademiako, Argentinako Letren Akademiako kide, Boliviako Hezkuntzaren Ordenaren komendadore. Boliviako enbaxadorea izan zen Espainian.[2]

Poesia, narratiba eta antologien artean 20 liburu inguru argitaratu zituen. Bere poesietako batzuk senarrarekin batera idatzi zituen, Gert Cónitzer alemanarekin, gainera senarrak alemanera itzuli zituen. Buenos Airesko Unibertsitaterako eta Los Amigos del Libro argitaletxearen Entziklopedia Boliviarrerako Antologia de la Poesía Boliviana egin zuen. Literatura, arte, pedagogia, erlijio, mito, folklore, artisautza aimara eta kitxuaren inguruko hainbat artikulu eta saiakera argitaratu zituen aldizkari eta egunkarietan, eta haur literaturako liburuak idatzi zituen.[2]

Literatura-etapak

Haren lanaren hiru aldi bereiz daitezke:

Lehenengoaren adierazle nagusia Naufragio (1936) izeneko obra dago. Non bertso esplizitu eta objektiboak dira nagusi, eta hizkuntza argi eta zehatzaren bidez gizakiarengan komunak diren sentimendu batzuk aztertzen ditu.

Bigarrena, sinbolikoagoa da eta horren adierazle dira Poemar (1937) eta Ecos (1940). Azken hau senarrarekin batera idatzi zuen.

Hirugarrenan edo "erlijiosoan" patu ilun moduko bat agertzen da. Bakardadea giza izaerari atxikitako fenomeno gisa agertzen da. Nadir poema-liburua (1950), bere maisulanetako bat, etapa honetan dago.

Obra

Bertsotan

  • Almadía (1942)
  • Poemar (1937)
  • Ecos (1940)
  • Nadir (1950)
  • Antología Poética Lírica Hispana
  • Del Mar y la Ceniza (1957)
  • El Cántaro del Angelito
  • Poemas para niños
  • Alegatos
  • Convocatorias
  • Escrito

Prosan

  • Naufragio (1936)
  • Bajo el Oscuro Sol (1971)
  • Calendario Folklórico del Departamento de La Paz
  • 52 Artículos de Historia del Arte para Niños
  • Poesía de Bolivia - Antología (Editorial Universitaria de Buenos Aires)
  • Antología de la Poesía Boliviana (Los Amigos del Libro, 1977)

Sariak eta Aitortzak

  • Boliviako estatuak 2000. urtean “Yolanda Bedregal” Poesia Sari Nazionala eratu zuen. Geroztik, urtero ospatzen da.[1]
  • 1971an, "Erich Guttentag" eleberri-sari nazionala jaso zuen bere lehenengo eleberriagatik, Bajo el Oscuro Sol.
  • Boliviako Hezkuntza Agindu Handiko komendadorea
  • "Pedro Domingo Murillo" gizalegezko ohorea
  • Kultura Ministerioaren Sari Nazionala
  • La Paz hiriko armarria, zerbitzu goraipatuengatik
  • La Paz Departamentuko prefekturaren urrezko kantuta
  • Emakume saritua (Boliviako Emakumeen Ateneoa)
  • Frantziako Arteen eta Letren Ordenako zalduna
  • Israelgo "Jerusalem" domina
  • Potosiko Emakumeen Batasuneko plaketa
  • Manuel Vicente Ballivián Fundazioaren Kultura Saria
  • "Dama de América", Mexikoko A.C. Emakumearen Eskubideen Kontseilu Nazionalaren izenean
  • Gabriela Mistral ordena Txileko gobernuaren alde

Erreferentziak

  1. a b c d http://www.yolandabedregal.com/biografia.php
  2. a b c Academia Boliviana de Literatura Infantil y Juvenil

Kanpo estekak

  • Webgune ofiziala
  • Yolanda Bedregalen biografia Boliviako Haur eta Gazte Literaturako Akademiaren webgunean
  • Yolanda Bedregalen obra
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q6170207
  • Commonscat Multimedia: Yolanda Bedregal / Q6170207

  • Wd Datuak: Q6170207
  • Commonscat Multimedia: Yolanda Bedregal / Q6170207