Transavantgarde

Mimmo Paladinoren Zaldia, Ravennan.

Transavantgarde (italieraz: Transavanguardia, euskaraz: «abangoardia haratago») Postmodernitatearen arte-mugimendu italiarra da. Kontzep Achille Bonito Oliva kritikariak margolari talde batentzat sortu zuen, 1979an. Transavantgarde, berez, 80. hamarkadan sortu zen. Kronologikoki Neoespresionismotik gertu dago.

Partaideak

  • Sandro Chia
  • Horacio de Sosa Cordero
  • Enzo Cucchi
  • Francesco Clemente
  • Nicola De Maria
  • Mimmo Paladino

Hauekin batera Jannis Kounellis artista greziarra aipatu izan da.

Ezaugarri batzuk

  • Eklektizismo subjektiboa.
  • Margolaritzaren lengoaia klasikoaren itzulera.
  • Gai mitologikoak: ziklope, minotauro. Gai heroikoak.
  • Kromatismo handia, oso espresiboa.
  • "Nomadismo"a: artistak erabateko askatasuna du edozein garaiko eraginak erabiltzeko.
  • Irudi figuratiboak.
  • Gustukoa dute zatikatuak agertzen diren elementuak, esaterako arte-lan zaharren zatiak.
  • Haien eragin nagusia Manierismoan, Pizkundean eta Barrokoan dago.
  • Ez dute Abangoardia onartzen baina haien elementuak erabiltzen dituzte.
  • Artista indibidualistak dira: ez dute gizartea zein artea aldatu nahi.

Erreferentziak

Ikus, gainera

  • Neoespresionismo
  • Arte garaikide

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q224885
  • Wd Datuak: Q224885