Osteozito
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/75/Transverse_Section_Of_Bone.png/250px-Transverse_Section_Of_Bone.png)
Osteozitoak hezur-ehuneko zelulak dira, osteoblastoen eraldatze prozesutik sortutakoak. Bi zelula mota horiek, osteoklastoekin batera, hezur-ehuneko osagai zelularrak osatzen dituzte.
Hezur-matrize kaltzifikatuan daude, horrek dituen hutsune edo barrunbeetan.
Osteozitoak urrun daude elkarrengandik, baina haien arteko harremana mantentzen dute hezur-ehunean dauden kanal txiki batzuen bidez (ikus irudia). Osteozitoen arteko komunikazioa garrantzitsua da hezurraren eraketa eta suntsiketa prozesuak kontrolatzeko.
Osteozistoen zitoplasma basofiloa da, eta glukogenoa du.
Osteozitoak hezur-ehunaren zelula ugarienak dira (ehun horren zeluletako %95 izanik). Haien funtzioari dagokionez gai dira ehun-matrizearen osagaiak sintetizatzeko eta -era berean- birxurgatzeko ere
Kanpo estekak
Datuak: Q913236
Multimedia: Osteocytes / Q913236