Orduen liburu

Maria Nafarroakoa erreginaren Orduen liburuaren orria.
«Maiatza hilabetea». Les Très Riches Heures du Duc de Berry liburuan, Limbourg anaiek egina, 1411-1416. Condé museoa, Chantilly, Frantzia.

Orduen liburua (baita ere horarium bezala ezaguna) otoitzak biltzen dituen eskuizkribu irudiztatu mota bat da. Erdi Aroan eta Pizkundean, XV. eta XVI. mendean batez ere, asko zabaldu ziren. Normalean liburu bakoitza nobleziaren pertsona zehatz batentzat egina zegoen. Edukian otoitzekin eta salmoekin batera, kristau debozioarekin lotutako miniatura ugari biltzen ziren. Artearen ikuspuntutik oso liburu baloratuak dira gaur egun.[1][2]

Historia

Orduen liburuak erlijio-pertsonak ez zirenentzako lehenengo liburu liturgikoak izan ziren. Ezagutzen diren lehenengo liburuak XIII. mendekoak dira eta Frantzian zein Herbeheretan agertu ziren. Goi Erdi Aroan ohikoak ziren salterioak edo salmoen bildumak eta Orduen liburu hauek beste haiek ordezkatu zituzten. Europan XV. mendean zehar lortu zuten entzute nagusia. Estilo aldetik, poliki-poliki berditzen joan ziren eta aitoren semeetatik eta aitoren alabetatik aparte beste gizarte taldetara baita zabaldu ziren ere. Horretan liburuok xilografiaren bidez inprimatzeak asko lagundu zuen. Edukia ere zabaltzen joan zen, gero eta eduki aberatsago bilduz. Herrialdez herrialde, bestetik, desberdintasunak ikus daitezke.[2][3]

Edukia

Jatorrizko Orduen liburuek eguneko eliz-orduekin lotutako otoitzak biltzen zituzten; liburu hauen izena hortik dator, alegia. Denbora aurrera joan ahala eskuizkribuak aberastu ziren, esaterako eguteki erlijioso eta sekularrekin. Orokorrean, Orduen liburua otoitz liburua da. Halaber, liburuan ere monasterioetan egiten zen liturgia biltzen zen.[3]

Liburu hauek aitoren semeentzat eta alabentzat egiten ziren. Testu hauekin haien eguneroko bizimodua monasterioen bizitzarekin lotzen zuten, nolabait. Otoitzetatik at, abestiak ere biltzen ziren. Ohiko Orduen liburu batek elementu hauek zituen:

  • Mariaren orduak, tartean hamabost salmoak.
  • Hildakoen salmoak, tatean penitentzia egiteko zazpiak.
  • Santuen letania.
  • Oinarrizko otoitz hauekin beste otoitz berezi batzuk jasotzen ziren, eguneko ordueta une desberdinetan egiteko.

Adibide ospetsu batzuk

  • Bedford Hours
  • Howard Psalter and Hours
  • Très Riches Heures du Duc de Berry
  • Hours of Gian Galeazzo Visconti
  • Grandes Heures de Rohan
  • Hours of James IV of Scotland
  • Llanbeblig Book of Hours
  • Belles Heures of Jean de France, Duc de Berry
  • Farnese Hours
  • Maria Nafarroakoa erreginaren Orduen liburua.

Iruditegia

  • Karlos VIII.a Frantziakoaren XV. mendeko Orduen liburua.
    Karlos VIII.a Frantziakoaren XV. mendeko Orduen liburua.
  • Joana Gaztelakoa bere Orduen liburuan.
    Joana Gaztelakoa bere Orduen liburuan.
  • Ave Maria Heures de Charles d'Angoulême liburuan.
    Ave Maria Heures de Charles d'Angoulême liburuan.
  • Noeren ontzia Bedfordeko Orduen liburuan, XV. mendekoa.
    Noeren ontzia Bedfordeko Orduen liburuan, XV. mendekoa.
  • Martxoaren orria Simon Beningen Golf booken, XVI. mendekoa.
    Martxoaren orria Simon Beningen Golf booken, XVI. mendekoa.
  • Joana Evreuxekoaren Orduen liburua, XV. mendean Jean Pucellek egina.
    Joana Evreuxekoaren Orduen liburua, XV. mendean Jean Pucellek egina.

Erreferentziak

  1. The Oxford Dictionary of Art ISBN 0-19-280022-1
  2. a b https://www.wdl.org/es/item/354/
  3. a b https://www.todolibroantiguo.es/libros-raros/libros-de-horas.html

Ikus, gainera

  • Orduen liturgia

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q727715
  • Commonscat Multimedia: Books of Hours / Q727715

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX524632
  • BNF: 13553869c (data)
  • GND: 4077984-1
  • LCCN: sh85062530
  • NKC: ph117608
  • AAT: 300026457
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q727715
  • Commonscat Multimedia: Books of Hours / Q727715