Ningboko portua
Ningboko portua | |
---|---|
Kokapena | |
Koordenatuak | 29°52′N 121°33′E / 29.87°N 121.55°E / 29.87; 121.55 |
Ningboko portua (txinera tradizionalez: 寧波港; txinera sinplifikatuz: 宁波港) Txinako Herri Errepublikako Ningbo hiriko portua da. Herrialdeko bigarren porturik handiena, garraiatutako zamaren arabera (344,0 milioi tona 2007ko datuen arabera). 2006an Ningbo eta Zhoushango portuek bat egin eta Ningbo-Zhoushango portua sortu zuten.
Portuaren aldeak
Garraiatutako zama | ||
---|---|---|
Urtea | Tonak | |
2004 | 225.900.000 | |
2005 | 272.400.000 | |
2006 | 309.700.000 | |
2007 | 473.400.000 | |
2008 | 520.100.000 |
Ningboko portua kanpoaldeko Beilun izeneko portua, itsasadar barruko Zhenhai portua, eta Daxie eta Chuanshango portuek osatzen dute.
Azpiegiturak
Sakontzeko, irakurri: «Hangzhou Badiako zubia»
2007an Hangzhou Badiako zubia zabaldu zen, horrela Shanghai eta Ningbo hirien arteko bidaia denbora erdira murriztuz. Horrek, eragin handia izan du Shanghaiko eta Ningboko portuaren garapenean.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Txineraz) Ningboko portuaren webgunea.
- Datuak: Q2672722
- Multimedia: Port of Ningbo / Q2672722
Artikulu hau Garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |