Mete Gazoz

Mete Gazoz

(2021)
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaIstanbul, 1999ko ekainaren 8a (25 urte)
Herrialdea Turkia
Lehen hizkuntzaturkiera
Hezkuntza
Hizkuntzakturkiera
Jarduerak
Jarduerakarkularia
Parte-hartzailea
Jasotako sariak
ikusi
  • Urrezko domina olinpikoa
Izengoitia(k)Efsane Gazoz

Instagram: metegazoz Olympic.org: mete-gazoz Edit the value on Wikidata

Mete Gazoz (Istanbul, 1999ko ekainaren 8a) turkiar gizon arkularia da[1] 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetan eta 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan Turkia ordezkatu zuen.

Kirol ibilbidea

Gazoz 2010. urtean hasi zen arku-tiroarekin. Arkulari eskuintiak 2013an egin zuen debuta nazioartean[2]

Zilarrezko domina irabazi zuen Recurve Junior Men Team taldean, Wuxi-n (Txina), 2013ko Munduko Arku Tiroketa Txapelketan. Txinako Nanjingeko 2014ko Udako Gazte Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen[3] Bakun, Azerbaijanen, 2015ean egin ziren Europako Jokoetan[4] eta Danimarkako Kopenhageko 2015eko Munduko Tiro Txapelketan[5] Gazozek zilarrezko domina irabazi zuen Kadeteen Gizonezkoen Errekurtso proban, Europako Gazte Kopako Zirkuituan, 2015ean, Klagenfurten, Austria[6], eta zilarrezko beste domina Recurve Junior Men Taldekako proban, 2016an, Ankaran, Turkian, egindako Arku-tiroko Munduko Txapelketan[7].

Gazozek 2016ko abuztuaren 8an irabazi zuen bere lehen partida, 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetan, 1/32 biran, Pierre Plihon frantziarraren aurka, 6-5eko emaitzarekin. Bigarren partidan, 1/16 biran, 3-7 galdu zuen partida, Sjef Van den Berg holandarraren aurka.

Brontzezko domina irabazi zuen Junior Mixed Team proban Yasemin Anagöz taldekidearekin batera, Rosarioko (Santa Fe, Argentina) Argentinako 2017ko Munduko Arku-tiroko Txapelketan.

Zilarrezko domina eskuratu zuen Junior Gizonezkoen banakako proban, Yankton (Hego Dakotan), Estatu Batuetan, ospatutako 2018ko Munduko Arku-tiroko Txapelketan[8].

Urrezko domina irabazi zuen banakako 70 metroko kategorian, Tarragonan Espainian ospatu ziren 2018ko Mediterraneoko Jokoetan[9].

Mete Gazozek urrea irabazi zuen Tokiko Udako Olinpiar Jokoetako gizonezkoen arku tiraketan, eta bere herrialdeari arku jaurtiketako lehen domina olinpikoa eman zion. «Oso ondo sentitzen naiz. Harrigarria da hemen egotea, harrigarria da Olinpiar Jokoetan urrezko domina izatea. 2016aren ostean, Rioren ondoren, neure buruari agindu nion hurrengoan Tokioko txapeldun olinpikoa izango nintzela", esan du Gazozek. Gazoz, Jeff Henckels luxenburgotarra garaitu zuen ostegunean Yumenoshima Archery Field zelaian jokatu zen lehen itzulian, eta Ryan Tyack australiarra bigarren itzulian, final hamaseirenetara igaro zen. Goizeko saioan, final zortzirenak, Gazozek munduko rankingean 1. postuan dagoen Brady Ellison estatubatuarra kanporatu zuen; hrrela, finalerdietarako postua gordetzen zuen. Finalerdietan, Gazozek Takaharu Furukawa japoniarra garaitu behar izan zuen Italiako Mauro Nespolirekin jokatutako partida irabazteko. 22 urteko gazteak 6-4 irabazi zuen partida eta urrezko domina eskuratu zuen.[10][11]

Nazioarteko emaitzak

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Kategoria
2020 Tokio Japonia Japonia 01 !1. postua, urrezko domina Bakarka
Europako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2016 Nottingham Erresuma Batua Erresuma Batua 02 !2. lekua, zilarrezko domina Bakarka
Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2019 Berlin Alemania Alemania 01 !1. postua, urrezko domina Bakarka
2019 Antalya Turkia Turkia 03 !3. postua, brontzezko domina Bakarka
2019 Shangai Turkia Turkia 02 !2. lekua, zilarrezko domina Talde mistoa
2019 Antalya Turkia Turkia 03 !3. postua, brontzezko domina Talde mistoa
2018 Berlin Alemania Alemania 01 !1. postua, urrezko domina Talde mistoa
2018 Shangai Txinako Herri Errepublika Txina 02 !2. lekua, zilarrezko domina Talde mistoa
2018 Antalya Turkia Turkia 03 !3. postua, brontzezko domina Talde mistoa
2018 Berlin Alemania Alemania 03 !3. postua, brontzezko domina Talde mistoa
2018 Samsun Turkia Turkia 02 !2. lekua, zilarrezko domina Talde mistoa
Mediterraneo Jokoak
Urtea Lekua Domina Kategoria
2018 Tarragona Espainia Espainia 01 !1. postua, urrezko domina Bakarka
Munduko Neguko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2018 Yankton (Hego Dakota) Ameriketako Estatu Batuak AEB 02 !2. lekua, zilarrezko domina Junior, bakarka
2016 Ankara Turkia Turkia 02 !2. lekua, zilarrezko domina Junior, taldeka
Munduko Gazte-Txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2017 Rosario Argentina Argentina 03 !3. postua, brontzezko domina Junior talde mistoa
2013 Wuxi Txinako Herri Errepublika Txina 02 !2. lekua, zilarrezko domina Junior gizon-taldea
Europako Gazte-Txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2018 Patras Grezia Grezia 01 !1. postua, urrezko domina Junior, bakarka
2017 Poreč Kroazia Kroazia 01 !1. postua, urrezko domina Junior, bakarka
2017 Maraton Grezia Grezia 01 !1. postua, urrezko domina Junior, bakarka
Kadete Gazte-Kopa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2015 Klagenfurt Austria Austria 02 !2. lekua, zilarrezko domina Kadete, bakarka

Erreferentziak

  1. https://worldarchery.sport/profile/13418/mete-gazoz/biography
  2. "Mete Gazoz" Irtenational Archery. 2016-03-08an begiratua.
  3. "2014 Nanying Yaz Gençlik Olimpiyat Oyunlari" Turkiye Mili Olimpiyat Komitesi. (Turkieraz) 206-03-08an begiratua.
  4. "2015 Bakü Avrupa Oyunlari" Turkiye Mili Olimpiyat Komitesi. (Turkieraz) 2016-03-08an begiratua.
  5. "2015 World Archery Championships: Entries by country"(PDF) ianseo.net. pp. 7-8 (Ingelesez) 2015-08-26an begiratua.
  6. "EYC Klagenfurt 2015 - Fnal Results" International Archery. 2016-03-08an begiratua.
  7. "World Archery Indoor Championships - 2016 Ankara, Turkey - Complete Book"(PDF) World Archery. 2016-03-08an begiratua.
  8. "Mete Gazoz dünya ikincisi oldul" Hurriyet (Turkieraz) 2018-02-18. 2018-05-29an begiratua
  9. "ATHLETE PROFILE: GAZOZ Mete" Mediterranean Game. Originaletik artxibatua 2018-07-02an. 2018-07-02an begiratua.
  10. https://www.aa.com.tr/en/sports/turkey-wins-1st-ever-olympic-medal-in-archery/2319954
  11. https://worldarchery.sport/news/200404/mete-gazoz-wins-tokyo-2020-olympic-games

Kanpo estekak

  • Mete Gazoz World Archery Federaziotik
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q20988356
  • Commonscat Multimedia: Mete Gazoz / Q20988356

  • Kirolariak
  • COI: mete-gazoz
  • Wd Datuak: Q20988356
  • Commonscat Multimedia: Mete Gazoz / Q20988356