Juan Maria Ollora
Juan Maria Ollora | |||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1998ko azaroaren 25a - 2001eko ekainaren 8a Barrutia: Araba Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VI. legealdia
1990eko abenduaren 18a - 1994ko azaroaren 30a Barrutia: Araba Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IV. legealdia
1987ko urtarrilaren 8a - 1990eko irailaren 3a Barrutia: Araba Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia
1983ko maiatzaren 29a - 1987ko uztailaren 17a ← Emilio Guevara Saleta - Fernando Buesa →
1982ko azaroaren 11 - 1983ko ekainaren 27a - Mercedes Villacián → Barrutia: Araba Hautetsia: 1982ko Espainiako hauteskunde orokorrak
1980ko martxoaren 31 - 1980ko irailaren 19a - José María Jiménez de Aberasturi Ullate → Barrutia: Araba Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko I. legealdia
| |||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||
Jaiotza | Gasteiz, 1949ko azaroaren 19a (74 urte) | ||||||||||||||||
Herrialdea | Araba, Euskal Herria | ||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||
Jarduerak | ekonomialaria eta politikaria | ||||||||||||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Juan Maria Ollora Otsoa de Aspuru (Gasteiz, Araba, 1949ko azaroaren 19a) politikari jeltzalea eta ekonomialaria da. Ekonomia Zientzietako lizentziaduna. Eusko Ikaskuntzako eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea. Arabako Merkataritza Ganberako azterlanetarako zerbitzuko ekonomialaria izan zen, eta UNEDeko irakasle ere bai.
Arabako ahaldun nagusi eta Euzko Alderdi Jeltzalearen Euskadi Buru Batzarreko (EBB) kide izana. Eusko Legebiltzarreko kide ere izan da hainbat legealditan, eta bere alderdiaren bozeramaile, ekonomia gaietan. Alderdiaren barruan eragin handia egotzi izan zaio ildo ideologikoak eta estrategikoak finkatzerakoan. ETAk su-etena iragarri aurretik EAJk ezker abertzalearekin izan zituen mintzaldietan ere bere izan zen jeltzaleen ordezkarietako bat. 1999. urtean, EBBko kargua eta hogeita hiru urtez Arabako Enpresariak elkartean (SEA) eginiko lana bertan behera uztea erabaki zuen, enpresa pribatuan jarduteko.
Idazlanak
- Vitoria y su crecimiento: pasado, presente y futuro (Arabako Komertzio eta Industria Ganbara Ofiziala, 1976)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Datuak: Q11037961