Iesu eliza

Iesu eliza
Eliza Oroimenaren lorategitik
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′29″N 1°58′16″W / 43.308°N 1.971°W / 43.308; -1.971
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2011
Izenaren jatorriaJesus Nazaretekoa
ElizbarrutiaDonostiako elizbarrutia
Arkitektura
ArkitektoaRafael Moneo
EstiloaMinimalismoa

Iesu eliza Donostian dagoen eliza katolikoa da, Oroitzapenaren lorategian, Loiolako Erriberako parrokia, Rafael Moneo arkitekto tuterarrak eraikia. Itxura minimalistakoa, Oroimenaren lorategiaren ondoan kokatua dago, Urumea ibaiaren ezkerraldean. 2011ko maiatzaren 14an sagaratu zen, José Ignacio Munilla apezpikuak egindako elizkizunean[1]. Sagaratze ospakizunean hainbat apaizek hartu zuten parte, besteak beste, Donostiako gotzain emeritua, Juan Maria Uriarte, bi bikarioak, Joseba Gonzalez eta Juan Kruz Mendizabal, eta bertako parrokoa den Jesus Mari Zabaleta[1].

Ezaugarriak

Eraikinak bi bolumen ditu, eraikin nagusia (eliza bera) eta atxikitako eraikinak. Eraikin nagusia paralelepipedo handi eta zuri bat da, erpin batzuk hustu egin direnak, barnean greziar gurutze itxuraldatu bat osatzeko. Gurutze oker honek, Txillidaren hainbat lanen antza duena, "gaurko munduaren tira-birak islatu nahi ditu" Moneoren arabera. Adiskidetzearen kaperan 28 metroko garaiera dago eta nabe nagusia osatzen duen gurutzean 21 metro. Eliza ekialderantz begira dago. Espazio honek 900m² inguru eta 400 pertsonentzako edukiera[2].

Elizari atxikia eta patio baten inguruan, "L" itxurako eraikina dago, non katixima-ikasgelak, lantegiak eta topalekuak dauden.

Barnealdea

Elizaren espazio nagusia greziar gurutze oker baten itxura du. Hormak sabaiarekin elkartzen diren ertzak hutsik daude eta bertatik eguzki argia sartzen da, barnealdea argituz eta gurutze itxura areagotuz.

Beiratea. Argi ageri dira gurutzea, eguzkia, bi ilargialdi eta hilabeteen zenbaki erromatarrak.

Nabe nagusiaren ezkerraldean sakristia eta bataiategia daude eta eskuinaldean Adiskidetzearen kapera[erreferentzia behar]. Kapera honetan tabernakulua eta beirate handi bat dago. Moneok berak marraztu du beiratea, eta Cintruénigoko harzuriz egina dago[3]. Harzuriaz gain, beirateak beirazko lau elementu ere baditu: elizaren adierazgarria den gurutzea, eguzkia eta ilargialdi ezberdinetan dauden bi ilargi. Horrez gainera, azpialdean, urteko hamabi hilabeteak daude, erromatar zenbakitan[3].

Argiztapen artifiziala zintzilik dauden argiontziek egiten dute, kono itxurakoak eta garaiera txikian, eliztarren buruetatik hurbil. Argiztapen hau elizaren horma garaiekin kontraste handia sortzen du.

Altzari eta artelanak

Organoa, Johanes Klais alemaniarraren lana (Bonn).

Elizak hainbat altzari eta artelan ditu, bereziki eraikin honetarako sortuak. Horien artean honakoak daude:

Ikus gainera

Iruditegia

  • Oroimenaren lorategitik
    Oroimenaren lorategitik
  • Oroimenaren lorategitik
    Oroimenaren lorategitik
  • Sabaia
    Sabaia
  • Nabe nagusia
    Nabe nagusia
  • Beiratea barnetik
    Beiratea barnetik
  • Tabernakulua
    Tabernakulua
  • Bataiarria
    Bataiarria
  • Erretaula (Javier Alkain)
  • Organoa
    Organoa
  • Ikuspegia korutik
    Ikuspegia korutik
  • Ama Birjina Haurrarekin (José Ramón Anda)
    Ama Birjina Haurrarekin (José Ramón Anda)
  • Sarrera eta patioa
    Sarrera eta patioa

Erreferentziak

  1. a b “Iesu” elizaren inaugurazioa[Betiko hautsitako esteka], Donostiako elizbarrutiaren webgunean (2011-06-14)
  2. La iglesia de Moneo en Donostia costará 10,6 millones e iniciará su construcción en verano [Betiko hautsitako esteka] Deia egunkariaren webgunean (2008-02-02)
  3. a b Iesu elizako beirate ikusgarria Elizbarrutiaren webgunean

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia
  • Donostiako Moneo Eliza inauguratu dute.[Betiko hautsitako esteka] Bideoa "EITB.com" gunean (2011-05-15)
  • Argiaren pausaleku[Betiko hautsitako esteka]. Artikulua Berrian (2011-05-15)
  • Elizaren argazki bizidunak Youtuben
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q9006868
  • Commonscat Multimedia: Church of Iesu, San Sebastián / Q9006868

  • Wd Datuak: Q9006868
  • Commonscat Multimedia: Church of Iesu, San Sebastián / Q9006868
  • i
  • e
  • a
Donostiako leku interesgarriak
Ataria
Atari:Donostia
Parte Zaharra
Abuztuaren 31 kalea · Bretxako azoka · Donostiako portua · Donostiako harresiak · Esterlines kalea · Fermin Kalbeton kalea · Goikoa jauregia · Jesusen Bihotza · Kale Nagusia · Narrika kalea · Nautikoko kaia · Portu kalea · Raimundo Sarriegiren plaza · San Bizente eliza · Santa Maria basilika · Santa Teresa komentua · Trinitate plaza · Udaletxe Zaharra · Urgulleko gaztelua · Zuloaga plaza
Eraikin eta leku nabarmenak
Plazak
Aita Donostia plaza · Amerika plaza · Artzain Onaren plaza · Bilbo plaza · Bulebarra · Easo plaza · Europa plaza · Gipuzkoa plaza · José María Sert plaza · Katalunia plaza · Okendo plaza · Pio XII.a plaza
Kaleak
Aiete pasealekua · Antso Jakitunaren hiribidea · Askatasunaren etorbidea · Ategorrieta hiribidea · Easo kalea · Eduardo Txillida pasealekua · Foruen pasealekua · Gernikako Arbolaren pasealekua · Jose Elosegi Alkatearen hiribidea · Karlos I.aren hiribidea · Kontxako pasealekua · Itsasargi pasealekua · Madril hiribidea · Mandasko Dukearen pasealekua · Mirakontxa pasealekua · Nafarroa hiribidea · Pasealeku Berria · San Martin kalea · Tolosa hiribidea · Urbieta kalea · Zurriola etorbidea
Museoak eta Kultur-etxeak
Monumentuak
Aita Mariren monumentua · Bakearen Usoa · Bulebarreko erlojua · Bulebarreko kioskoa · Eraikuntza Hutsa · Estela · Jesusen Bihotza · Haizearen Orrazia · Izenbururik Gabe · Omenaldia Flemingi
Parkeak
Kirol instalakuntzak
Garraioa
Euskal Herriko leku interesgarriak
Baionako leku interesgarriak · Bilboko leku interesgarriak
Donibane Garaziko leku interesgarriak · Iruñeko leku interesgarriak
Gasteizko leku interesgarriak · Maule-Lextarreko leku interesgarriak