Hipermerkatu

Hipermerkatua 2500 m2 baino gehiagoko txikizkako salmentarako establezimendua dugu. Merkataritza-operazioak autozerbitzu erregimenean egiten dira, eta ordainketa irteerako kaxetan egiten da. Halaber, aparkaleku handiak ditu. Europako lehen hipermermatua Carrefourrek sortu zuen Sainte-Geneviève-des-Boisen.

Hipermerkatua

Artikulu edo atal honen neutraltasuna zalantzan dago.
Eztabaida orria erabil dezakezu neutraltasun zalantza horri buruzko iritzi trukea bideratzeko.

Hipermerkatuak, herri kaskoan gabe, inguruetan edo trafiko handiko bideen alboan kokatu eta, maiz, parking zabalez hornituak, gasolindegi eta marka ezagunetako saltokiez inguratuak dauden azalera itzeleko (2.500 m²-tik gora) establezimendu komertzialak dira. Hipermerkatuan salgai daude kontsumo handiko era guztietako ondasunak (sarri, 20.000 - 35.000 produktu desberdin), inoiz kaleko dendan baino merkeago, hirigunez kanpora egoteak, erosketa eta salmenta eskergak egiteak eta dirulaguntza publikoek, besteek beste, prezioak jaisteko aukera ematen dietelako. Horretarako baliabideak erabiltzen ditu saltokiak: marka zuriko produktuak, eskaintzak, leialtasuna saritzeko opariak, etab.

Hipermerkatua, definizioz, autozerbitzua da: bezeroak bere burua zerbitzatzen du, behar duena (baita, beharrezkoa izan gabe, nahi omen duena ere) aukeratu, jaso eta bere orgatxo edo saskian utziko du. Saltokiko ibilbidearen amaieran dauden kutxetako batean ilaran itxoin, erositakoa erakutsi eta ordainduko dio kutxazainari edo makina batean merkantzia aurkeztu eta hark agindutakoa bete beharko du.

Ordaintzeko garaian, dirutan, txartel bidez edo telefono bidez pagatu dezake bezeroak.

Helburu behinena honela definitu zuen Bernardo Trujillo estatubatuarrak: "irabazien ozeanoan galera-uhartetxoa egitea".

Sekzio bakoitza alorrez alor antolatua dago: janarienean, gosaltzeko zerealak, galletak, irinak, kontserbak, etab. Sekzioen antolamendua berdintsua da azalera handi denetan baina, aldian behin, apalategi edo gondolak lekuz aldatzeko joera jeneralizatua dute hipermerkatu denetan, bezeroa "desorientaturik" sentitu arazi eta ibilbide luzeagoa eginarazteko: horrela, zerrendan apuntatuak edo buruan ez zituen gauza gehiago ikusi eta, ondorioz, erosi ahal izango ditu.

Horregatik, premiazko gauzak (janari-edariak, garbikariak, pilak) sarreratik urruti samar antolatzen dira eta, horietara iristeko, bezeroak "alferrikako" hamaika salgai ikusi beharko ditu, nahi eta nahi ez. Saltoki itzel horietan, batetik bestera joanez metro asko egiten dituenez, bezeroa nekatu egiten da, bere erresistentzia ahulduz: horrela, distantzia handia egindakoan, ez du eskaintzen zaion informazioa aprobetxatuko, ez du prezioak eta kalitateak elkarren artean konparatzeko gogorik izango, etab.

Supermerkatua

Herri barnean kokaturik dagoen tamaina handiko (400 - 3.000 m² arte; hortik gora hipermerkatutzat jotzen da) establezimendu komertziala, elikagaiak ez ezik, kontsumo handiko ondasunak ere xeheka saltzen ditu, eskuarki denda txikiak baino merkeago.

Supermerkatuan bezeroak bere burua zerbitzatzen du, behar duena pixkanaka aukeratu, jaso eta saski edo orgatxo batean utziaz. Establezimendu horietan produktuak sekzioka sailkaturik daude: elikagai freskoak, izoztuak, kontserbak, edariak, arrain-itsaskiak, etab. Eta sekzio bakoitza alorrez alor antolatua dago: elikagai freskoen alorrean, frutak, berdurak, arrautzak, etab.

Ibilbide amaieran dauden kutxetan bezeroak erositakoa erakutsi eta ordainduko dio kutxazainari.

Sekzioen antolamendua berdintsua da azalera handi denetan: helburua, bezeroari ahalik eta ibilbide luzeena eginaraztea da, horrela gauza gehiago ikusiko eta, ondorioz, erosiko dituelako.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q750656
  • Commonscat Multimedia: Supermarkets / Q750656

  • Identifikadoreak
  • GND: 4124180-0
  • LCCN: sh88005260
  • NKC: ph159592
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q750656
  • Commonscat Multimedia: Supermarkets / Q750656