Gliptoteka

Municheko Gliptoteka barrutik ikusita.
Zagrebeko Gliptoteka.

Gliptoteka (antzinako grezieraz: γλύφωzizelkatu, eta θήκη armairu, kaxa)[1] eskulturei eta, orokorrean, harri fineei eskainitako museoa edo bilduma da.

Historia

Eskulturen bildumen tradizioan Antzinako Erromatik dator. Marco Escauro, Estatuko gizon erromatarra,K. a. 87. urtean hildakoa, horrelako eskultura bilduma sortzen lehenengoa izan zen. Ponpeiok ideia berreskuratu zuen. Julio Zesar, bestetik, Venus Genitrixen tenpluan, garaikur gisa, Mitridatesi kendutako harriak erakutsi zituen. Marzelo, Augustoren semea, Apolo Palatinarraren Tenpluan erakutsi zuen publikoari erakutsi zion bilduma prestatu zuen. XVI. mendean, bestetik, Medici familia italiarrak harri zizelkatuen bilduma ospetsua egin zuen eta laster zaletasuna Europa osoan zehar zabaldu zen.[2]

Municheko Gliptoteka.

Gliptoteka ospetsuak

  • Municheko Gliptoteka
  • Ny Carlsberg Glyptotek, Kopenhagen
  • Atenasko Gliptoteka
  • Kroaziako Zientzien eta Arteen Akademiaren Gliptoteka, Zagreb
  • Fundazioaren Arte Modernoaren museoa, Castellanza (Italia)
  • Palais Carnolèsen lorategiak, Menton
  • Maeght Fundazioa, Saint-Paul-de-Vences
  • Millesgården, Estokolmo (Suedia)
  • Tino-Rossi lorategien Eskultura Museoa, Paris
  • Hakone Museoa, Japonian

Erreferentziak

  1. http://etimologias.dechile.net/?gliptoteca
  2. http://lexicoon.org/es/gliptoteca

Ikus, gainera

  • Protomoteka
  • Pinakoteka

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q957433
  • Wd Datuak: Q957433