Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Errinitis alergikoa[1] edo belar onduaren sukarra[2] sudurreko mukosaren mintzen erreakzioa da, alergikoari kalte egiten dioten hauts- edo polen-partikulen edo bestelako substantzien eraginpean egon ondoren. Begiak eta sudurra kaltetuta daude batez ere.
Errinitis alergikoa pairamen kroniko ohikoenetako bat da, eta milioika pertsonari eragiten die. Gaixotasun hau tratatzeko hainbat modu daude. Gehien erabiltzen direnak H1 antihistaminikoak (adibidez, loratadina edo zetirizina), kortikoideak, leukotrieno-errezeptoreen blokeatzaileak, sudur-deskongestionatzaileak eta txerto hipoalergizanteak dira.[3]