Ebith II. superintendentearen estatua

Ebith II. superintendentearen estatua.

Ebith II. superintendentearen estatua K.a. 2400 urteko inguruko Mesopotamiako Aro Dinastiko Zaharrean deritzon aldiko eskultura da, Mari erresumako agintari baten irudia. Sumer, munduko historiaren lehen zibilizazioa izan zen. Egun Louvre museoan erakusten da, Parisen.

Deskribapena

K.a. 2400 urte inguruan egina 52,5 zmko altura eta diametroa 30zm ditu. Estauta igeltsuz, lapislazuliz eta maskorrez egina dago. Estatuaren atzealdean idazkun hau irakur daiteke: "Ebith-II.a superintendentearen estatua, gizona den Istharri eskainita". Beraz, Istharri, maitasunaren eta gerraren jainkosa babiloniarrari egindako botozko eskaintza da. Isthartek, lekuen arabera, beste izenak izan zituen: Inanna Sumerren, Astarte Fenizian, Anahit Armenian...

Aurkikuntza

Sumer zibilizazioaren eragin zonaldea.

Objektuak Iraken aurkitu zen, 1934an. Urte horretan André Parrot arkeologo frantsesak Mari hiriko Isthar jainkosaren tenpluan, hiriko zaharrena, bilaketa kanpaina egin zuen eta han agertu zen estatua ospetsu hau.

Ikus, baita ere

  • Mesopotamia
  • Sumer

Kanpo estekak

  • (Frantsesez):museoaren webguneko fitxa.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q477556
  • Commonscat Multimedia: Ebih-Il the intendant-AO 17551 / Q477556

  • Wd Datuak: Q477556
  • Commonscat Multimedia: Ebih-Il the intendant-AO 17551 / Q477556