Consello d'a Fabla Aragonesa

Consello d'a Fabla Aragonesa, Huesca

Consello d'a Fabla Aragonesa (CFA) 1976an sortutako aragoierazko erakundea da, Huesca hirian egoitza nagusia daukana.

1987an finkatu zuen hizkuntza idazteko eredua (Grafía de Uesca), Sociedat de Lingüística Aragonesak azken urteotan zalantzan ipini duena.

Batzorde laguntzailea

Francho Nagore, Chuse Inazio Nabarro, Santiago Bal, Antón Martínez, Miguel Martínez, Artur Quintana, Paz Ríos, Fernando Romanos, Óscar Latas Alegre, Chesús Vázquez eta Rafel Vidaller kideek osatzen dute.

Argitalpenak

  • Fuellas d'informazión d'o Consello d'a Fabla Aragonesa.
  • Luenga e Fablas.

Chuntos por l'Aragonés

2005ean abian ipini zuten Chuntos por l'aragonés izeneko kanpaina, tartean Consellok bultzaturik, eredu standard edo batua finkatzeko asmoz.

Kanpo estekak

  • (Aragoieraz) Conselloren webgunea
  • (Aragoieraz) "Fuellas" on-line
  • (Aragoieraz) "Luenga & Fablas" on-line
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3303987
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEA: 4184
  • Wd Datuak: Q3303987