Belauntza Gipuzkoako ekialdean eta Tolosaldean dagoen herri euskalduna da.
3,4 km² ditu eta 255 biztanle zituen 2016. urtean.
Mugakideak
Iparraldean: Berrobi eta Ibarra
Hegoaldean: Leaburu eta Gaztelu
Mendebaldean: Ibarra
Ekialdean: Elduain
Historia
1321ean, bertan borrokatu zen Beotibarko gudua nafarren eta gipuzkoar oinaztarren artean. 1374an Tolosarekin bat egin zuen, inguruan ahaide nagusiek zuten indarrari aurre egiteko.
2019an herriak 258 biztanle zituen. Horietatik %26,36ak 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %6,59 ziren.[6]
Belauntzako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es
Politika
2015eko udal hauteskundeetan Denok Bat plataformak 88 boto lortu zituen, eta Gazteak Aurrera plataformak 68 boto[7][8]. Mariano Lazkano izendatu zuten alkate, hirugarren aldiz. Baina 2016ko abenduan hil egin zen bihotzekoak jota.[9][10] Ondorioz, Silvia Moneo izendatu zuten alkate.[11]
2019ko udal hauteskundeetan Denok Bat plataformak 82 boto lortu zituen, Belauntzako Herritarrek 46, eta PSEk 3.[12][13] Silvia Moneo izendatu zuten berriro alkate.[14]
2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %1,2. Bigarren sektore %74,1. Hirugarren sektorea %19,7. Eraikuntza %5.[6]
Euskara
Belauntzako Joxe Mari Arruabarrenaren[18] testigantza, eskolara eguraldi txarra egiten zuenean bakarrik joaten zirela kontatzen duenekoa. Euskal Herriko Ahotsak[19][20] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.
Belauntzako euskara[21]gipuzkeran[22] katalogaturik dago, zehatzago, erdiguneko gipuzkeraren[23] parte den Tolosaldeko euskaran. Erdiguneko azpieuskalki hau Beterriko hizkerek[24] eta Tolosaldekoek osatzen dute. 2016an herritarren %84,65 euskalduna zen.[6]
Ondasun nabarmenak
Eraikin erlijiosoak
San Joan Bataiatzailearen eliza: Herriko eliza nagusia.
San Jose baseliza: Ibarrako irteeran dago, Berrobirako bidean, eta Belauntzako igoera hasten den bidegurutzean.