Avizena

Avizena

Irudi gehiago
Bisir

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakأبو علي الحسين بن عبد الله بن الحسن بن علي بن سينا
JaiotzaAfshona (en) Itzuli, 980ko abuztuaren 22a
HerrialdeaSamandar Inperioa
Ziyarid dynasty
Buyid dynasty
BizilekuaRay (en) Itzuli
Bukhara
Urgench (en) Itzuli
Gorgan
Hamadan
Lehen hizkuntzapersiera
HeriotzaHamadan, 1037ko ekainaren 21a (56 urte) (56/57 urte)
Hobiratze lekuaAvicenna Mausoleum (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
persiera
Irakaslea(k)Abu Sahl 'Isa ibn Yahya al-Masihi (en) Itzuli
Ikaslea(k)
ikusi
  • Bahmanyār (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, poeta, astronomoa, medikua, musikaren teorikoa, fisikaria, matematikaria, kimikaria, ethicist (en) Itzuli, Alfakia eta idazlea
Lan nabarmenak
ikusi
  • Canon of Medicine (en) Itzuli
    The Book of Healing (en) Itzuli
    Al-isharat wa al-tanbihat (en) Itzuli
InfluentziakAl-Biruni, Plotino, Muhammad, Galeno, Aristoteles, Hipokrates, Aventzoar, Wasil ibn Ata, Abu Zayd al-Balkhi (en) Itzuli, Al-Kindi, Al-Razi eta Al Farabi
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Avizena[1][2] edo Ibn Sina (persieraz: ابوعلى سينا‎; arabieraz: أبو علي الحسين بن عبد الله بن سينا‎, Abū ʿAlī al-Ḥusayn ibn ʿAbd Allāh ibn Sīnā; Afshana, Bukhara ondoan, gaurko Uzbekistan, 980ko abuztuaren 22a - Hamadan, gaurko Iran, 1037ko ekainaren 21a) persiar mediku, filosofo eta zientzialaria izan zen. Erdi Aroko islameko filosoforik ospetsuena da. Aristoteles interpretatzerakoan neoplatonikoen ildotik ibili zen. Hainbat testu gorde dira. Horietako bat, Medikuntzaren Kanona, testu klasiko bilakatu zen medikuntzaren irakaskuntzan, eta eragin handia izan zuen XVI. mendea arte, Sortaldean eta Sartaldean[3].

Avizenaren ekarpenak

Avizenak gai ugaritako ia 450 idazlan idatzi zituen, horietatik 240 inguruk gaur arte iraun dutenak. Azken hauetakoen artean, 150 filosofiari buruzkoak dira eta 40 medikuntzari buruzkoak. Bere lan ospetsuenak Medikuntzaren Kanona (1025) eta Sendaketaren Liburua (1027) dira, azken hau hainbat islamiar eta europar unibertsitatetan XVIII. mendera arte ohiko liburua izana.

Avizenaren sistema medikoak bere esperientzia, islamiar medikuntza, Galenoren sistema medikoa, Aristotelesen metafisika eta antzinako persiar, mesopotamiar eta indiar medikuntzak elkartzen zituen. Avizena egungo medikuntzaren aitatzat hartzen da. Izan ere, hari zor zaizkio esperimentazio eta zenbatekotze sistematikoak fisiologiari buruzko ikerlanetan sartzea; gaixotasun infekziosoen izate kutsakorraren aurkikuntza; eriak berrogeialdian jartzea, gaixotasun kutsakorren hedapena murrizteko; saio klinikoen erabilpena; eta mikroorganismoak existitzeari buruzko lehen hipotesia[4].

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 13 or..
  2. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak, hezkuntza.ejgv.euskadi.net
  3. Lur entziklopedietatik hartua.
  4. Ali, Ihsan; Guclu, Ahmet. Ibn Sina: An Exemplary Scientist. fountainmagazine.com (Noiz kontsultatua: 2017-2-9).

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Avizena Aldatu lotura Wikidatan
  • i
  • e
  • a
Antzinako anestesia
Landare / animalia
Biografiak
Konposatuak
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8011
  • Commonscat Multimedia: Avicenna / Q8011

  • Wd Datuak: Q8011
  • Commonscat Multimedia: Avicenna / Q8011