Argentinako zinema

Argentinako zinema historikoki Latinoamerika osoko garatuenetarikoa izan da, Mexiko eta Brasilen egindakoekin batera. Azken urteotan hainbat pelikulak sariak eskuratu dituzte nazioartean.

Argentinako zinemaren historian, pelikularik arrakastatsuenak Nazareno Cruz y el lobo (1975), Leonardo Faviorena (3,3 milioi ikusle); El santo de la espada (1970), Leopoldo Torre Nilssonena; Juan Moreira (1973), Leonardo Faviorena; El secreto de sus ojos (2009), Juan José Campanellarena (2,41 milioi ikusle); Metegol (2013), Juan José Campanellarena (1,60 milioi ikusle)[1] eta Relatos salvajes (2014), Damián Szifronena.

Historia

  • 1896ko uztailaren 18an "Teatro Odeón" antzokian zinemaren lehenengo emanaldia eskaini zuten Buenos Airesen, Lumière anaien film laburra ezagunak hain zuzen ere.
  • 1897an "La bandera argentina" herrialdean egindako lehenengo lan-dokumentala izan zen.
  • 1915ean "Nobleza Gaucha" pelikulak arrakasta lortu zuen, Jose Hernandez idazlearen "Martin Fierro" pertsonaian oinarriturik.
  • 1917an Quirino Cristianik historia osoan lehen pelikula animatua egin zuen, "El apóstol" izenburukoa. Urte hartan bertan Carlos Gardel abeslariak debuta egin zuen zineman.
  • 1931n "Muñequitas porteñas" pelikula estreinatu zuten, soinuarekin egindako lehendabizikoa.
  • 1940ko hamarkadan zinema klasikoaren garaia osatu zuten hainbat pelikulak: "Historia de una noche" (1941), "La Guerra Gaucha" (1942), "La dama duende" eta "Malambo" (1945), "Pelota de trapo" (1948), "Crimen de Oribe" (1950) eta "Las aguas bajan turbias" (1952).
  • 1986an "La historia oficial" filmak (Luis Puenzo) Ingelesez besteko film onenaren Oscar Saria lortu zuen.
  • 1992an "Un lugar en el mundo" estreinatu zuen Adolfo Aristarainek, sorta bikainaren ale bat izan zena: "Martín Hache", "Lugares comunes" eta "Roma", nazioartean saritutako lanak izan direnak, tartean Donostiako Zinemaldian.
  • 2004an 66 estreinaldi eta hurrengo urtean 63 egin zituzten, historiako emankorrenak izanda.

Zuzendariak

Aktoreak

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Metegol está dentro de las 5 películas más vistas de la historia del cine nacional» Diario Plaza de Mayo 2013-8-13.

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Instituto Nacional del Cine y Artes Audiovisuales
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q646116
  • Commonscat Multimedia: Cinema of Argentina / Q646116

  • Wd Datuak: Q646116
  • Commonscat Multimedia: Cinema of Argentina / Q646116