Antartikako Konbergentzia

Antartikako Konbergentzia
Motaeskualde geografiko eta Ozeano arro
Geografia
Ur-gorputzaOzeano Australa

Antartikako Konbergentzia edo Meinardus lerroa Antartikatik datorren gainazaleko ur hotzek iparraldeko (Atlantiko, Ozeano Bareko eta Indiako Ozeanoetako zona epelak) ur epelak topatzen duten eremua da.

Fenomenoa

Antartikako ura hotzagoa denez, iparraldeko ur epelenak baino dentsitate handiagoa du. Hori dela eta, 800 metroko sakoneraraino hondoratzen da konbergentzia eremuan eta iparralderantz doa. Antartikako konbergentzia azaleko uraren tenperaturagatik antzeman daiteke, iparraldean 8 °C-tara dagoena, eta konbergentzia bat-batean 2 °C-tik behera erortzen da.

Antartikako Konbergentziak Hegoaldeko Ozeanoaren iparraldeko muga osatzen du. Haren kokapena longitudearen, eguraldiaren eta urteko garaiaren araberakoa da eta, beraz, 150 km inguru aldatu daiteke iparraldera edo hegoaldera. Honako hauen artean dago, gutxi gorabehera:

  • 45. paraleloa Indiako Ozeanoaren eremuan eta
  • 57. paraleloa Drake pasaiaren inguruan,
  • batez beste 49. paraleloan.

Uharte eta artxipelago subantartiko hauek eremu honetan sakabanatuta daude eta polartzat hartu behar dira:

Ikus, gainera

  • Langmuir zirkulazioa

Kanpo estekak

  • Antartikako Konbergentziaren mapa
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q428915
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q428915