Anfiteatro

Artikulu hau erromatarren garaiko eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Anfiteatro (argipena)».
Erromako Koliseoa, Italia.
Erromako Koliseoa, Italia.

Anfiteatroa zibilizazio erromatarreko leku publiko handia da, biribila, inguruan mailadi edo harmailak dituena, ikuskizun publikoetarako erabiltzen zena.

Antzokia, anfiteatroa eta zirkua desberdinak ziren bai formaz baita funtzioez ere.

Antzokia zirkuluerdiko forma zuen eta antzezlanak antzezteko erabiltzen zen. Zirkua, aldiz, eliptikoa zen eta zaldi-lasterketak egiteko erabiltzen zen.

Anfiteatroa hainbat espektakulu gauzatzeko erabiltzen zen: animalien arteko borrokak, animaliak eta pertsonen artekoak, Erromatar historiaren borroka famatuak taularatzeko... eta ikuskizun estimatuena zena, gladiatoreen borrokak egiteko.

Antzinako anfiteatro ezagunena, zalantzarik gabe, Italian dagoen Erromako Koliseoa da. Haren jatorrizko izena, latinez, Amphitheatrum Flavium zen.

Hizkera modernoan "anfiteatro" hitza erabiltzen da eserleku inklinatuak dituen aire libreko antzeztoki edo aretori esaten zaioa. Ikusleentzako eserlekuak alde bakar batean izan ohi ditu.

  • Istrian dagoen Pulako anfiteatroa, biribila.
    Istrian dagoen Pulako anfiteatroa, biribila.
  • Italicako anfiteatroa
    Italicako anfiteatroa
  • Aleseko anfiteatroa kanpotik. Ohikoa zen kanpoaldea arkupez hornitzea.
    Aleseko anfiteatroa kanpotik. Ohikoa zen kanpoaldea arkupez hornitzea.
  • Volterrako antzokia, zirkulu erdia.
    Volterrako antzokia, zirkulu erdia.
  • Kartagoko erromatar circus-a II./III. mendeko mosaiko batean.
    Kartagoko erromatar circus-a II./III. mendeko mosaiko batean.

Etimologia

Hitza antzinako grezieratik dator, ἀμφιθέατρον ('amphitheatron'); osagaiak dira 'amphi' edo aldebikoa, ingurukoa, eta 'theatron' antzokia. Garai klasikoko antzokia, semizirkularra eta aire librekoa zen, eta bat besteari begira jarriz gero, biribila zen anfiteatroa sortzen zen, hala nola, Erromako Koliseoa, gorde den anfiteatro erromatar ezagunena.

Anfiteatroak gaur egun

Anfiteatro garaikidea deitu dezakeguna, ordea, aire libreko teatro bat izan ohi da; sarritan malda bat profitatzen duena harmailak izateko. Etimologikoki ez da zuzena izango, anfi- aurrizkiak biribila izatea eskatuko lukeelako, baina terminoa hedatua dago, erdara nagusietan zein euskaraz, eta hiperzuzenketak alferrekoa dirudi. Adibideak:

  • EHUko Arboretumeko anfiteatroa[1], Leioan.
  • Miramongo anfiteatroa, Donostian[2].
  • Red Rocks Amphiteatre[3], Colorado (AEB).
  • Miramongo anfiteatroa anfiteatroa, zirkulu erdia, eta etimologikoki okerra, baina erabilerak bermatua.
    Miramongo anfiteatroa anfiteatroa, zirkulu erdia, eta etimologikoki okerra, baina erabilerak bermatua.
  • Los Angelesen dagoen Hollywood Bowl anfiteatroa.
    Los Angelesen dagoen Hollywood Bowl anfiteatroa.

Erabilpena

Ikuskizunak zein jokoak egiteko erabiltzen ziren. Jokoak bi motatakoak ziren batez ere:

  • munera: gladiadoreen arteko borrokak
  • venationes, animalien arteko borrokak

Eraikuntza hauek erromatarrek propio sortutakoak dira K. a. II. mendean; beste zibilizazioetan ez dugu hauen aurrekaririk aurkitu. Anfiteatro zaharrenak Etrurian eta Campanian eraiki ziren.

Harea erdian zegoen eta hura inguratzen zuten harmailak lau taldetan bereizita zeuden:

  • foro berezi bat autoritateentzat
  • behekoa senatarientzat eta goi karguentzat
  • erdikoa pleberako
  • goikoa emakumeentzat eta eskubide gabeko pertsonentzat.

Enperadoreak berak, bere familiakoek, edo hirietako dirudunek ikuskizunak ordaintzen zituzten anfiteatroetan antolatzeko.

Antzinako anfiteatroak

Lehenengo anfiteatro finkoa Pompeian eraiki zen, K.a.70 urtean; Pompeian bertan aurkitutako inskripzio batek horrela adierazten du. Erroma hiriko lehendabizikoa Estatilio Tauro anfiteatroa izan zen, K.a.29an eraikia. Dena dela, ezagunena Erromako Koliseoa edo "Flavio anfiteatroa" da; izena Flavia dinastiak eraikitzeko agindua eman zuelako datorkio. Zehatz-mehatz Vespasianok eman zion hasiera eta Tito haren semea bukaera eman zion. Eraikuntza hauek tamaina oso handiak zituzten.

Erromatar anfiteatroen katalogoa

Tarragonako Anfiteatro erromatarra.

Ondo kontserbatuta gutxienez 75 anfiteatro inguru ezagutzen dira gaur egun, Inperio Erromatarraren eraginpean eraikiak.

Albania

Alemania

Aljeria

  • Cherchell, antzinako Caesarea Mauritaniae.
  • Lambaesisko aztarnategia, Tazoult-Lambèze inguruan.
  • Tipasa aztarnategia, kostaldean.

Austria

  • Petronell, antzinako Carnutum.
  • Zollfeld ( Maria Saal ), la antzinako Virunum. Gladiadoreen eskola zen.

Bulgaria

  • Diocletianopolis, egungo Hisarya.
  • Marcianopolis, egungo Devnya.
  • Serdica, egungo Sofian.

Kroazia

Pulako anfiteatroa.

Espainia

  • Carmona, (Sevilla).
  • Kartagena, antzinako Cartago Nova (Murtzia).
  • Méridako anfiteatroa, antzinako Emérita Augusta (Badajoz).
  • Cáparrako aztarnategia, Oliva de Plasenciatik gertu (Cáceres).
  • Italicako aztarnategia, Santiponcen (Sevilla).
  • Segóbrigako aztarnategia, Saelicesen (Cuenca).
  • Sisapoko aztarnategia, Almodóvar del Campo tik gertu (Ciudad Real).
  • Kordoba
  • Leóngo aztarnategia.

Frantzia

Antzinako Capuaren Anfiateatroa.

Grezia

  • Corinthus, egungo Corinto
  • Gortyna, egungo Gortina

Hungaria

  • Aquincum, egungo Budapest: bi anfiteatro, bata zibila, bestea militarra.
  • Brigetio, egungo Szőny

Italia

Katalunia

Libia

Maroko

  • Lixusko aztarnategia, Larachetik gertu.

Suitza

Tunisia

  • Uthina aztarnategia, Al Fahs (Zaghouan).
  • Acholla (cerca de la actual Chebba )
  • Kartagoko aztarnategia, Tunisiatik gertu.
  • Jebel Moraba.
  • Leptis Menor, egungo Monastir.
  • Makthar, antzinako Mactaris (Silianan).
  • Municipium Aurelium Commodianum, egungo Henchir Bou Cha.
  • Phredis Shift, egungo Sidi Khalifa.
  • Seressi, egungo Abouab Oum Eltik gertu.
  • Simitthus, egungo Chemtou.
  • Sufetula, egungo Sbeitla.
  • Tapsos, egungo Bekaltatik gertu.
  • Thaenae, egungo Sfax
  • Thingnica, egungo Ain Tounga.
  • Thuburbo Majus
  • Thugga
  • Thysdrus: El Djem Anfiteatroa
  • Ulissipira, egungo Ali Sidi Boutik gertu.
  • Uthina, egungo Oudna.
  • Utica:bi anfiateatro.
Aljerian, Tipasako Anfiteatroa.

Turkia

Erreferentziak

  1. «Arboretum Anfiteatroa - bizkaia-aretoa - Bizkaia Aretoa - UPV/EHU» bizkaia-aretoa (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  2. «Basoka musika jaialdia: Miramongo anfiteatroa. Irailak 5» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  3. (Ingelesez) «Fall in Love with Red Rocks Ampitheatre | Visit Denver» www.denver.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).

Kanpo estekak

  • Nimesko Anfiateatroa, Frantzian
  • [1]
  • [2]
  • [3]
  • [4]
  • Romako anfiteatroak.
  • Hungriako anfiteatroak zerutik ikusita
  • [5][Betiko hautsitako esteka]
  • Erromako Amphitheatrum_Castrense.[Betiko hautsitako esteka]
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q54831
  • Commonscat Multimedia: Amphitheatres / Q54831

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX4780397
  • GND: 4142280-6
  • LCCN: sh85004635
  • NKC: ph255076
  • AAT: 300007128
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q54831
  • Commonscat Multimedia: Amphitheatres / Q54831