2. linea (Shanghaiko metroa)

Trena Metroa Tranbia Igarotze azkarreko autobus Autobusa  Ikus, gainera, beste « 2. lineak »
2. linea (二号线)
Irekiera 1999ko urriaren 28an
Nork kudeatuta Shanghai No.2 Metro Operation Co. Ltd.
Geltokiak 29
Azken luzapena 2010eko apirilaren 8an
Luzera totala 63,8 Km
Zabalera 1.435mm
Abiadura 80 km/h
Maiztasuna 3' / 4'

Shanghaiko metroaren 2. linea 1999ko urriaren 28an zabaldu zen, eta Shanghaiko metroan eraikitako bigarren tartea izan zen. 2010. urtean zehar Shanghai Hongqiao nazioarteko aireportua eta Shanghai Pudong nazioarteko aireporturako luzapenak zabalduko dira.

Gaur egun, 1. linearekin batera hiriko metroan erabilera handiena duen linea da eta egunero milioi bat pertsona baino gehiagok hartzen dute. 2009ko abenduaren 31an, metro-sarean hainbat tarte berri zabaldu ziren egun berean, bigarren linea 1,23 milioi pertsonek erabili zuten.

People's Square geltokia.

Lotuneak

Geltokia Linea
People's Square 1, 8
Jing'an tenplua 7
Zhongshan parkea 3, 4
Century Avenue 4, 6, 9
Longyang kalea 7
Jiangsu kalea 11

Luzapenak

  • 1999ko urriaren 28an, metroaren bigarren linea inauguratu zen Zhong Shan parkearen eta Long Yang kalearen artean (16,4 kilometro eta 12 geltoki).
  • 2000ko abenduaren 26an, Long Yang kalea - Zhang Jiang tartea zabaldu zen (2,8 kilometro eta 2 geltoki).
  • 2006ko abenduaren 30ean, Zhong Shan parkea - Song Hong kalea tartea zabaldu zen (6,8 kilometro).
  • 2010eko otsailaren 24an, Zhangjiang Hi-Tech Park - Guanglan kalea tartea zabaldu zen, bi geltoki berri zabaldu zirelarik. (3,8 kilometro).
  • 2010eko martxoaren 15ean, Songhong Road - Xujing tartea zabaldu zen, (8 kilometro eta bi geltoki).
  • 2010eko apirilaren 8an, Guanglan kalea - Pudongeko aireportua, (26,8 kilometro eta 8 geltoki).

Ordutegia eta maiztasuna

Trenak goizeko seietatik gaueko hamarrak arte ibiltzen dira. Astegunetan maiztasuna jendetza orduetan 3 minutukoa da, eta gainontzeko orduetan 4 minutukoa.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Txineraz) 2. linearen ordutegi eta maiztasunak Shanghaiko metroaren webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1325437
  • Commonscat Multimedia: Shanghai Metro Line 2 / Q1325437

  • Lekuak
  • OSM: 207417
  • Wd Datuak: Q1325437
  • Commonscat Multimedia: Shanghai Metro Line 2 / Q1325437
  • i
  • e
  • a
Eraikiak
1. linea | 2. linea | 3. linea | 4. linea | 5. linea | 6. linea | 7. linea | 8. linea | 9. linea | 10. linea | 11. linea | 13. linea
Shanghaiko metroaren lineak
Eraikitzen
12. linea | 21. linea
Proiektuan
14. linea | 15. linea | 16. linea | 17. linea | 18. linea | 19. linea | 20. linea | 22. linea


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.